XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zein dira, ordea, euskarari dagokionez sexistatzat jo ditzakegun egiturak?
Bi sailetan banatuko ditut goraxeago egin dudan bereizketaren arabera.
Lehen sailean, azken batean egitura oker edo agramatikaltzat hartuko genituzkeenak ditugu, emakumea izkutuan utziko ez balute ere gaitzestekoak direnak:
1. Azken urteetan, seguruenik ondoko hizkuntzen eraginez, betiko bikote-izenak (
Forma jatorrak, noski,
Garbi dago, beraz, azken hauek direla erabili beharrekoak.
Euskaltzaindiak berak ere hitz elkartuen gainean emandako gomendioetan ohartarazten gaitu honetaz
2. Ildo beretik, edo oso antzekotik, hitanoaren erabilera okerraz emakumea isilpean uzten da gaur egun zenbaitetan.
Alde honetatik, hitanoak solaskide bakarra eskatzen duela gogoan izan beharko genuke; horrenbestez, bilera batean hango lagunei zuzentzen gatzaizkienean ezin da hitanoa erabili, esaterako.
Modu berean, publizitate-kanpaina batean,
Eta horrelako egitura okerrak ugaltzen ari direla ikusiko balitz, arautu beharreko puntua izango litzateke hau ere.
Beste batzuetan, aldiz, emakumea izkutuan gera ez dadin bultzatu nahi diren egiturek edo hitzek ez dute gramatikaltasunarekin edo agramatikaltasunarekin inolako zerikusirik.
Bestela esan, orain arte tradizioan nagusi izan ditugun egituren gramatikaltasuna ukaezina da.
Hala ere, beste zerbait proposatzen da hizkuntzak emakumea ez diskriminatzeko.
Emakundek emango dituen gomendio horien artean gizon izenaren erabilerari dagokiona da horrelakoa.